XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mezkiritz Bertakoari mezkiiztarra erraten diote.

Nik uste izan dut nere erriain izena eldu dela ezki-iritik; banekie ezkiak bazirela.

Neguan nere aitak eskalapuin aski egiten zue eta ateratzen zitue ezkietatik eta beti galde egiten nio ia zur ura ze zuaitzetaik atera zuen, eta erraten zira ezkitik.

Nik egiten nuen neure baiteik, Mezkiritz ez ote da Ezkiri? Eta gogoratzen nue idazkari zenbaitek eman zekola m eta z.

Nik dakidena da, Mezkirizko lur geienak erosiak direla Orreagako kanonigoei.

Nik amabi edo amairu urte nituenean, Mezkiritzen baze liburu aundi bat batetik bertzera zebillena.

Ez dakit zein etxetakoa zen, baño bai Arturo Kanpion jaun zenak egina zela; eta artan erraten zue, Mezkirizko eta Uretako artean izan zela eliza bat, bere gaixotegi batekin.

Oraño bideari deitzen zaio Elize zarko artea.

Erraten zue beneditinoak zeudela aren kontura eta Mezkiritzen bizi ziren guziak aien langileak zirela.

Errian izena eldu dela ezkilatik, beti an zutena.

Elizan zuten ezkila beti iotzen zegola andik igarotzen zen guziari deitzen.

Geienak Konpostelako Santiagora zezinak zirela; eta beneditinoek bazutela bertze eliza bat Zilbetin eta erri onen izena eldu zela Ixil beti-tik, zerengatik ala egoten zire benediktinoak isilik beti.

Bertze eliza bat bazutela Ibañetako gañian.

Bear bada Zisterkoak zire.

Huartetik Luzaiderako bideberriaren eskubitik, bidetik bazterturik, Gereñe (Biskarret) eta Aurizberri (Espinal) bien erdian.

Erroibarko erria da.

Zenbait mendien izenak ebek dire: Kisulabeko-oian, Berregu, ebek biek lurra kisuarrizkoa dute eta leen egiten zire kisu labeak; orrengatik lemixikoari ematen zaio izen ori.

Errebelu, Iriko-oian, Ligezta, Irazabaleta, Sakarte, Larreburu, Azkazarreta, Errebelu-gibel, Izozta eta Dondore.

Frantzia aldera Sorogain eta Lastur mendiak.

Lezestali ere bada.

Dermioko izenak: Abantxal, Primizie, Mariturri, andik joaiten da ura errire.

Lezeara, leze aunitz bada.

Lezemotz, lezerik aundiena.

Txakurren-iturri Lasegura, kobrea ateratzen zute aurrekoek.

Uerka, presa aundi bat bada.

Olbide, Biritxikar, lau etxe badire eta Ipete Beste izen batzu ere badira:.